IZENA DUEN GUZTIA BADA


Otsailak 24


Zinema Aretoetan

 

Sinopsia

Magia eta abenturazko bidaia bat

VIII. mendea

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Zuzendariaren memoria

Irati beti kontatu nahi izan dudan pelikula historiko-fantastikoa da, Erdi Aroan girotua. Beti liluratu izan nau euskal mitologiak, eta kondairazko mundo ilun eta liluragarri horri egindako omenaldia da Irati. Horretarako, modu librean inspiratu naiz J. L. Landa eta J. Muñozen El Ciclo de Irati nobela grafikoko pretsonaietan eta, halaber, euskal kondaira eta gertakari historikoetan, hala nola Orreagako batailan.

Istorioaren protagonista Eneko izeneko noble gazte bat da, zeinak ibarjaun izateko balio duela erakutsi beharko baitu, bere aitak erakutsi zuen bezala. Hori lortzeko, antzinako izaki mitologikoz beteriko mundu bitxi eta misteriotsu batean murgildu beharko du, eta horretarako ezinbestekoa izango du Irati izeneko gazte pagano baten laguntza.

Enekok eta Iratik mundu eta sineskera desberdinak dituzte, bakoitzak bere egitekoa eta zoria du. Bien bideak elkartzen dituztenean, zalantzan jarriko dira haien patuak, eta aukeratu egin beharko dute: zer egin behar duten eta benetan zer egin nahi duten.

Pelikula VIII. mendeko euskal Pirinioan girotuta dago. Erdi Aroko garai ilun baina liluragarri horretan, erlijio hegemonikoak (kristautasuna eta islama) aurrez aurre daude, borrokan, eta sinesmen paganoak desagerrarazten ari dira, naturari loturiko izaki ezkutuekin batera. Mundu horretan, euskal esaera zaharrak dioen moduan: “Izena duen guztia bada”.

Aktoreak

Eneko Sagardoy

Eneko

Edurne Azkarate

Irati

Itziar Ituño

Mari

Elena Uriz

Luxa

Kepa Errasti

Belasko

Nagore Aranburu

Oneka

Iñaki Beraetxe

Ximeno

Ramon Agirre

Virila

Unax Hayden

Eneko Txiki

Iñigo Aranbarri

Eneko X

Iosu Eguskiza

Odon

Karlos Arguiñano

Gorza – Agerraldi berezia

Izena duen guztia bada

Paul Urkijo Alijo

ZUZENDARI ETA GIDOILARIA

Paul Urkijo Alijo 1984an jaio zen, Gasteizen (Euskal Herria). Txikitatik maite izan ditu zinema, ilustrazioa, literatura, komikigintza eta fantasiazko generoa, eta mitologia eta ipuin tradizionalak irakurtzeko zaletasun handia du.

2008an Arte Ederretan lizentziatu zen, eta lanean hasi zen ikus-entzunezko errealizazioan, ilustrazioan eta infografian. Halaxe ekin zion fikziozko eta animaziozko film laburrak idazteari eta egiteari.

2016an, lehen lan luzea idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen: Errementari fantasiazko filma, “Patxi Errementaria” euskal folkloreko ipuinean oinarritutakoa. Idatzi eta zuzendu dituen filmek 130 sari baino gehiago irabazi dituzte nazioan zein nazioartean, eta 400 hautagaitza baino gehiago jaso dituzte mundu osoan.

FILMOGRAFIA

Film Luzeak:
Irati (2022)
Errementari (2018)

Film Laburrak:
Dar-Dar (2020),
Naara (2015)
El bosque negro (2013)
Los monstruos no existen (2011)
Ohe azpiko Zera (2010)
Jugando con la muerte (2010)
Cuchillo, McGregor y el vasco (2008)
El pez plomo (2007)
Iltzeak/Clavos (2005)

Berriak

Irati Filmak Goya sarietarako 5 izendapen jaso ditu

Paul Urkijok zuzendutako IRATI filmak urteko film garrantzitsuetako bat izateko bere apustua berretsi du.

Irati filmak Publikoaren Saria eraman du etxera Isla Calaveran

Paul Urkijoren IRATI filmak lorratza uzten jarraitzen du igarotzen den jaialdi guztietan.

Irati filmak arrakasta izan du Malagako Fancine jaialdian

IRATI gaueko garaile nagusietako bat izan zen hiru sari eskuratuta.

Lantalde teknikoa

Zuzendaria:
Paul Urkijo Alijo (Errementari)
Gidoia:
Paul Urkijo Alijo (Errementari)
Ekoizleak:
Iñaki Buruchaga (Airbag), Joanjo Landa (Airbag) eta Paul Urkijo (Errementari)
Ekoizle elkartua:
Miguel Menéndez de Zubillaga (Sin límites)
Ekoizle ordezkaria:
Manu Paino
Ekoizle eragilea:
Jone Miren Goenaga
Produkzio-zuzendaria:
Javier Arsuaga (Errementari, The Machine, Guerreros eta Baby)
Argazki-zuzendaria:
Gorka Gómez Andreu (ASC) (Errementari, Una ventana al mar eta Chaika)
Arte-zuzendaria:
Mikel Serrano (Goya sariduna Akelarrerekin eta Handia)
Jantziteria-zuzendaria:
Nere Torrijos (Goya sariduna Akelarrerekin eta Errementari)
VFX gainbegiralea:
David Heras (Goya sariduna Handiarekin eta Errementari)
Zuzeneko soinua:
Andrea Sáenz
Soinu-diseinua eta nahasketak:
Iosu González (Errementari)
Soinu-muntatzailea:
Maider Blazquez
Soinu-banda:
Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi (Goya saridunak Akelarrerekin eta El hoyo)
FX protesikoak:
Pedro Rodríguez (Goya sariduna Balada triste de trompetarekin, 30 monedas eta Errementari)
FX errealak:
Jon Serrano (Goya sariduna Handiarekin eta Akelarre)
Akzioen koordinatzailea:
Ricardo Cruz (El reino de los cielos, El último duelo eta Éxodus)
Musikaren konposatzaileak:
Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja

Mitologia

Antzina-antzinatik heldu zaizkigu bizi garen lurraldeko arbasoen mundu zahar eta paganoa iradokitzen duten elezahar, ipuin eta abesti ugari. Euskarak mito eta elezaharren aberastasun handia gordetzen du, zeinak jainko eta izaki magikoen kosmogonia bat osatzen baitu. Izaki horiek, batez ere, gure lurretako paraje naturalei lotzen zaizkie: Jentilak bizi diren basoak, Sugaarrek lo egiten duen haitzuloak, edota guztien gainetik dagoen Mari jainkosaren bizileku diren mendi itzelak: Mari, suzko forman, Ama Lurraren errepresentazio gorena, zuzentasuna saritu eta gizabidearen aurkakoak zigortzen dituena.

Gure arbasoak sinesmen mitologiko horiekin bizi ziren, eta galdera existentzialei erantzuteko erabiltzen zituzten. Inguruko fenomeno edo elementu oro sakratua zen, eta guztiak zuen izena. Hortik dator euskaldunok ezagutzen dugun esaldia: “Izena duen guztia bada”.

Sinesmen horiek agerian jartzen dute, halaber, erlijio matriarkala, Ama jainkosa autoritate gorentzat zuena. Ikuskera hartan, bizia ematearen misterioa zen enigmarik handiena. Lurra eta kreazio osoa Ama jainkosaren substantzia berarekin eginak zeuden: horixe da munduko kultura guztien jatorrizko mitoa. Gerora, dibinitate maskulinoak ordezkatu zuen, eta, hala, desakralizatuz joan zen natura edo bizia batasun oso gisa hartzen duen ikuskera.

Sekulako zortea daukagu, gure mitologiaren bitartez sinesmen haien oihartzun txiki bat iritsi baitzaigu. Iratiren bitartez, omendu egin nahi dut, bizirik mantenduz munduko sinesmen guztien Amari zor zaion lilura eta begirunea.

Ekoizpena

Irati Espainian azken urteetan egin den pelikula anbiziotsuena da, bai ekoizpenaren neurriagatik, bai eta genero fantastiko-epikoko film bat egiteko apustuagatik ere. Estatuan ez da inoiz lehenago egin Erdi Aroan girotutako “ezpata eta sorginkeria” generoko pelikula fantastikorik.

Pelikulak ditu batailak, eszenatoki ikusgarriak eta ekoizpen-diseinu anbiziotsu bat, eta hori lortzeko hainbat erakundek eta telebistak eman dute laguntza, hala nola ICAAk, Eusko Jaurlaritzak, EITBk, RTVEk, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Paul Urkijoren talentuaz gain, lehen mailako lantalde teknikoak hartu du parte, haietako asko Goya saridunak. Horrek ekoizpen anbiziotsu honen kalitatea bermatu du.

Postprodukzio fasea ere anbiziotsua izan da, Filmak VFX (efektu berezi) ugari baititu: izaki mitologikoak, hala nola Sugaar erraldoia, Basajaun misteriotsua edota Mari suzko jainkosa boteretsua, Itziar Ituñok antzeztua. Horiez gain, efektu meteorologikoak ere sartu dira, eta garaiari egokitzeko ezabaketak zein eraikuntza historikoak.

Halaber, musika-konposizio zirraragarria dauka, eta Dolbi Atmos soinu-edizio txundigarria. Irati esperientzia epiko bat izateko egina dago.

Iratik tokiko kondairetan du jatorria, baina nazioarteko izaera du, eta gure nahia da munduko etxe guztietara iristea.

Erosi dezakezu gure kamiseta esklusiboa!

Irati filmaren kamiseta ofiziala eta edizio mugatukoa.
Diseinu bakar eta errepikaezinarekin pertsonalizatua.
Eska ezazu eta izan zaitez gozatu ahal izango duzun bakarrenetakoa.

Kamisetaren ezaugarriak:
Kolorea: beltza
Mahuka motza
%100 kotoia

Erosi

Kontaktua

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke inprimaki honen bidez. Aukeratu norekin jarri nahi duzun harremanetan eta bidal iezaguzu zure kontsulta. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan!