Pase ofiziala Sitgesen

Pase ofiziala Sitgesen

Urriaren 9an aurkezten zen IRATI ofizialki Sitgeseko Jaialdian. Pasea arratsaldeko 18:15etan izan zen eta filma gauzatzea zilegitu duen taldeko kide askok ikusi zuten, zuzendariak (Paul Urkijo) eta protagonistek (Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño) tartean.

Filma ikusi aurretik, Paul eta taldea eszenatokira igo ziren hunkiduraz beteriko adierazpen labur zenbait egiteko; une hori oso kartsuki bizi izan zuten bertaratu ziren guztiek. Pasea amaitu ondoren, IRATI filmak ziurrenera jaialdi osoko txaloaldi luze eta sentikorrena jaso zuen. Une hori nekez ahantziko dute bertaratu ziren guztiek, eta agerian utzi zuen argi eta garbi publikoaren film kuttunaren sarirako hautagai izango zela.