Sari-banaketa Sitgesen

Sari-banaketa Sitgesen

Urriaren 15ean, larunbatez, sari-banketa izan zen Sitgeseko Jaialdiaren eskutik. Ikusmina handia zen IRATI filmarekin, izan ere, sari bat bereganatzeko faboritoetako bat zen hastapenetik. Azkenik, filmak bi sari jaso zituen: “Publikoaren Sari Nagusia” eta “Efektu Berezi, ikusizko eta makillajeko Onenen” saria SOFC sekzio ofizialean.

Paul Urkijo (zuzendaria) izan zen sariak jasotzearen arduradun. Jasotzean hunkituta, adierazpen labur oso zirraragarri zenbait egin zituen, jendartea eserlekuetatik altxarazi zituena kartsuki txalotuz.