Irati filmak Publikoaren Saria eraman du etxera Isla Calaveran

Irati filmak Publikoaren Saria eraman du etxera Isla Calaveran

Paul Urkijoren IRATI filmak lorratza uzten jarraitzen du igarotzen den jaialdi guztietan. Joan den astean Isla Calaveran (Tenerife) aurkezteko unea iritsi zen. Bertan goraipamen asko jaso zituen berriz eta film luze onenaren publikoaren saria erdietsi zuen. Beste behin.
Filmak bi proiekzio izan zituen. Lehenik eta behin, azaroaren 20an, igandez, aurkeztu zen, arratsaldeko 20:00tan. Bertan izan zen Paul Urkijo zuzendaria, eta aurkezpen gisa zenbait hitz eskaini zituen proiekzioaren aurretik, eta amaitu ondotik solasaldi labur bat. Bigarrena hilaren 21ean izan zen, 17.45etan.
Azaroaren 26an, larunbatez, jaialdiko irabazleak ezagutarazteko prentsaurrekoa egin zen. Ekitaldia 12.30etan izan zen eta Euskadiko film luzeak film onenaren Publikoaren Saria irabazi zuela jakinarazi zen bertan.
Sari horri esker Irati filmak aurkezten den jaialdi guztietan sariak eskuratzeko segida horretan jarraitzen du.