Irati Estatu Batuetara iritsi da

Irati Estatu Batuetara iritsi da

Joan den astean, zehazki, maiatzaren 14an eta 15ean, Irati filmaren aurkezpen ofiziala egin zen Iparramerikako lurretan. Zehazki, Seattle International Film Festival (SIFF) jaialdian. Bertan izan zen Paul Urkijo.

Filma irrikatsu hartu zuten eta ikuslegoa maitemindurik irten zen, jaialdiko edizio honetako kuttunen artean baitute.

Filmak hesi komertzialak gaindituko al ditu AEB moduko zirkuitu zorrotz batean?