Iratik Kanadako jendea bereganatzen du

Iratik Kanadako jendea bereganatzen du

Kanadan egiten den Dark Bridges Festival zinema fantastikoko jaialdian aurkeztu ondoren, Iratik berretsi egin du genero fantastikoaren barruan 2023ko film erreferentea dela.

Hala, bada, Paul Urkijok zuzendutako filmak “Best Feature Film Silver” saria lortu zuen, zinemaldira joan zen ikusleen bigarren film gogokoena hautatu zutelako.