Pase ofiziala Donistian

Pase ofiziala Donistian

Urriaren 28an, IRATIk Donostiako Beldurrezko Jaialdia inauguratu zuen. Filmak bi pase izan zituen: bata 19: 30ean publikoari irekia eta bestea pribatua, 20: 30ean hasi zena. Proiekzioak filmea posible egin duen lantaldearen zati handi batek ikusi zituen, zuzendaria (Paul Urkijo) eta protagonistak (Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Kepa Errasti, besteak beste) barne.
Emanaldiaren aurretik, Paul, Eneko eta Edurne agertokira igo ziren emozioz beteriko adierazpen txiki batzuk egitera; oso une berezia, filmaren estreinaldia baita Euskadin.