Irati nazioarteko merkatura hedatzen ari da

Irati nazioarteko merkatura hedatzen ari da

Espainiako karteldegietan zazpi aste baino gehiago egin ondoren, Paul Urkijoren film berria bere tokia egiten ari da zinema fantastikoaren jaialdien nazioarteko zirkuituan.

Harrera egiten lehena Fright Fest jaialdia izan zen, Glasgowen; bertan egin zen filmaren estreinaldia Erresuma Batuari dagokionez.

Apiril honetan zehar, nazioarteko proiekzioa baieztatuta dago Brasil, Belgika eta Alemaniako jaialditan.