Iratik 150.000 ikus-entzuletik gora izan ditu Espainian

Iratik 150.000 ikus-entzuletik gora izan ditu Espainian

Euskal Herrian, 2023an estreinatu diren guztien artean, film ikusienaren titulua bereganatu ondotik, Iratik bere bide onarekin jarraitzen du Espainian.

Horrela, karteldegian dagoeneko zazpi astez eskegita daramatzala, film luzeak 150.000 ikus-entzuletik gora izatea lortu du, ia milioi 1 euro bildu dituelarik.

Ikusiko dugu noraino hel daitekeen, bereziki Euskal Herrian, bertan filmak bidea baitu urratzeko.