Paul Urkijok zuzendari onenaren saria irabazi du FANTASPOA jaialdian

Paul Urkijok zuzendari onenaren saria irabazi du FANTASPOA jaialdian

Paul Urkijo zuzendari arabarrak zuzendari iberoamerikar onenaren saria jaso du Brasilgo Fantaspoa zinema jaialdi entzutetsuan.

Modu horretan, Irati filmak nazioartean duen sona ona berresten du, eta Estatutik kanpo merkatu guztietara modu komertzialean hedatzeko hautagai modura lekutzen da.

Saritua izan den jaialdi horretaz gain, filmaren agerraldian egin dira Brussels International Fantastic Film Festival (BIFFF) eta Fantastic Film Festival Australia (FFFA) jaialdietan.